XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.1. Inprimatzeko aurrebista

Lan-orri batean datuak sartu, kalkuluak egin eta formatu eta itxura dotoreak eman ondoren, inprima dezala agindutakoan ezustekoak gerta daitezke.

Horregatik inprimatu aurretik paperean nolako itxura izango duen ikustea komeni izaten da.

Horretarako Excel-ek Inprimatzeko aurrebista izeneko aukera du.

Aurrebista honekin lan-orriak paperean izango duen itxura zehatza ikus dezakegu eta inprimatu aurretik egin beharreko aldaketak egiteko aukera izango dugu, papera alferrik gastatu gabe.

Lan-orri baten aurrebista ikusteko bi aukera daude:

Tresna-barrako Inprimatzeko aurrebista botoia sakatzea

Fitxategia menuko Inprimatzeko aurrebista aukera hautatzea

Bi aukeretako edozein erabiliz ere pantaila bera agertzen da.

Pantaila honetan orriak inprimatuta nolako itxura izango lukeen ikus daiteke.

Aurrez definituak ditu goiburukoa eta orri-oina, baina alda daitezke eta gabe utzi ere bai.

Orrialde osoa erakusten du hasieran, baina posible da gertuagotik ere ikustea, zoomaren bidez irudia gerturatuta.

Saguaren erakuslea orriaren gainean jarrita lupa bihurtzen da, eta klik egiten bada, klik eginiko kokalekuaren ingurua gertuagotik ikus daiteke.

Adi!! ORRIA GERTURATU ONDOREN ESKUINEKO ETA BEHE-ALDEKO KORRITZE-BARREN BIDEZ MUGi DAITEKE ORRIA IKUSI NAHI DEN INGURUNEA AZALDU ARTE.

Aurrebista-pantailako tresna-barran dagoen Zooma botoiaren bidez ere orria gerturatzea lortzen da.

Lan-orrien neurriak paper-orrienak baino askoz handiagoak dira.

Beraz, lan-orri bateko datuak paper-orri batean sartzen ez direnean, Microsoft Excel-ek berak hainbat orritan banatuko ditu.